jueves, 9 de septiembre de 2010

GMAIL kontua sortzean

Nola lortu dezaket posta elektroniko kontua?


  • Aukera ugari dauden arren, guk Google-ren GMAIL zerbitzua erabiliko dugu. Lehenbizi zabaldu  web nabigatzailea eta idatzi helbide hau: http://mail.google.com/
  • GMAIL-eko sarrera orrian, "kontu bat sortu" ("crear una cuenta") botoia sakatu.
  • Erregistratzeko orrira eramango gaitu. Irakurri arretaz eta bete datuak. Oso garrantzitsuak dira honakoak: 
  1. Izen-abizenak (gure mezu guztietan agertuko dira).
  2. Erregistro-izena, hau da, gure helbide elektronikoan agertuko den izena (adelarodriguez@gmail.comdbh1julenyaitor@gmail.com...). Aukeratu zuen burua identifikatzeko moduko erregistro izena.
  3. Pasahitza: Kontuan sartzeko beharrezkoa. Erraz gogoratuko duzuen pasahitza aukeratu!

  •  Gainerako datuak bete ostean, "Onartzen dut. Sortu kontua" ("Acepto. Crear mi cuenta") botoiari eman eta listo, badaukagu gure posta kontua.
Zuetako zenbaitek arazoak izan ditu klasean GMAIL kontua sortzerakoan. Honako mezua agertzen zitzaizuen:
                 The link I followed 'has already been used to create an account'
Hau da, leku berberetik GMAIL kontu asko sortu dira eta ez digu gehiago sortzeko baimenik ematen.
Baina lasai, soluzio erraza dauka. Jo zuzenean helbide honetara:
                https://www.google.com/accounts/NewAccount

Arazorik gabe sortu ahal izango duzue zuen GMAIL kontua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario