viernes, 17 de septiembre de 2010

Powerpoint bat gure blogean

Lehenik eta behin gure aurkezpena igo behar dugu  slideshare-ra eta gure  blogean itsatsi behar dugu html kodea. Pausuak ondo azalduta daude hurrengo estekan. Irakurri ondo eta segi jarraibideak:
http://www.oscargp.net/2008/05/insertar-presentaciones-de-power-point-al-blog.html

Emaitza horrelakoa izan behar da:

jueves, 16 de septiembre de 2010

BLOGA SORTU

1.      Zuen GMail kontuaren datuak idatzi (erabiltzailearen izena eta pasahitza) eta “sartu” botoia sakatu
2.      Eskatzen diren datuak sartu, zerbitzuen baldintzak onartu eta egin klik “continuar” gezian
3.      Blogaren izenburua (edozein momentutan alda daiteke) eta URL-a, hau da, helbide elektronikoa (ondo pentsatu; finkatu eta gero ezin izango duzue aldatu) aukeratu behar duzue Aukeratu duzuen helbidearen erabilgaitasuna konprobatu behar da
4.      Hurrengo pausua diseinua hautatzea da. Diseinu aukera desberdinak agertzen dira Bakoitzaren barruan ere aukerak desberdinak daude. Hautatu zuen gustukoa (edozien momentutan alda daiteke) eta “jarraitu” gezian klikatu
5.      Bloga sortuta dago. Has gaitezke argitaratzen edota bloga kudeatzen. Egin klik “argitaratzen hastea” gezian
6.      Blogaren “tripetan” gaude. Lehenengo argitalpena izango da zuen Powerpoint aurkezpena. Baina idazten hasi baino lehen nola egin  aztertuko ditugu...  

martes, 14 de septiembre de 2010

POWER POINT

Ariketa bat egin behar duzue zuen Powerpoint-i  buruzko maila nik ezagutzeko.Hemen duzue ariketaren helbidea, egin click eta pausoak segi:

Power Point Ariketa

jueves, 9 de septiembre de 2010

GMAIL kontua sortzean

Nola lortu dezaket posta elektroniko kontua?


  • Aukera ugari dauden arren, guk Google-ren GMAIL zerbitzua erabiliko dugu. Lehenbizi zabaldu  web nabigatzailea eta idatzi helbide hau: http://mail.google.com/
  • GMAIL-eko sarrera orrian, "kontu bat sortu" ("crear una cuenta") botoia sakatu.
  • Erregistratzeko orrira eramango gaitu. Irakurri arretaz eta bete datuak. Oso garrantzitsuak dira honakoak: 
  1. Izen-abizenak (gure mezu guztietan agertuko dira).
  2. Erregistro-izena, hau da, gure helbide elektronikoan agertuko den izena (adelarodriguez@gmail.comdbh1julenyaitor@gmail.com...). Aukeratu zuen burua identifikatzeko moduko erregistro izena.
  3. Pasahitza: Kontuan sartzeko beharrezkoa. Erraz gogoratuko duzuen pasahitza aukeratu!

  •  Gainerako datuak bete ostean, "Onartzen dut. Sortu kontua" ("Acepto. Crear mi cuenta") botoiari eman eta listo, badaukagu gure posta kontua.
Zuetako zenbaitek arazoak izan ditu klasean GMAIL kontua sortzerakoan. Honako mezua agertzen zitzaizuen:
                 The link I followed 'has already been used to create an account'
Hau da, leku berberetik GMAIL kontu asko sortu dira eta ez digu gehiago sortzeko baimenik ematen.
Baina lasai, soluzio erraza dauka. Jo zuzenean helbide honetara:
                https://www.google.com/accounts/NewAccount

Arazorik gabe sortu ahal izango duzue zuen GMAIL kontua.