viernes, 29 de octubre de 2010

Erlojuak eta eguraldia...

Bilatu behar duzue Interneten Nola jarri erloju bat eta eguraldia blog batean eta gero kokatu behar dituzue biak taldearen blogean.
Era berean, agertu behar da blogean klaseko besteen blogen zerrenda.

Ekin lanari!

domingo, 24 de octubre de 2010

Warhol efektua

Hau da asierako argazkia ...


















eta hau da lortu nahi duguna :


Pausuak  azalduta daude urrengo estekan:


Aukeratu beste argazki bat eta segi pausuak beste warhol bat lortzeko.

lunes, 18 de octubre de 2010

Klonazioa Erabiltzen

Irudi baten zati bat desagerrarazi nahi dugu, arrastorik utzi gabe:
  • Demagun beheko irudiaren katu bat kendu nahi dugu:
  • Irudiak klonatzeko tresna erabiliko dugu (Tekla laburtua: C):

  • Opakutasuna erdira jaitsiko dugu, eta Desagertu aukeratuko dugu, irudiaren bigarren katua ezabatzeko.

 
  • Irudi zatiak kopiatzen hasiko gara (Ctrl sakatuz, kopiatu nahi duguna aukeratuko dugu). Kasu honetan, atzeko partean dagoen iluntasuna.
  • Crtrl sakatu, eta, klik eginez, kopiatu duguna itsasten hasiko gara.
  • Pixkanaka ezabatuko dugu katua, pazientziaz, bila gabiltzan efektua lortu arte.
  • Lana amaitu eta gero hau da lortutako emaitza:
  • Orain zuek egin behar duzue beste argazki batekin....

martes, 12 de octubre de 2010

Begi Gorriak Kentzea

Hurrengo argazkia daukagu, begi gorriak kentzea gustatuko litzaiguke. Iragazki bat erabiliko dugu era erraz batean kendu ahal izateko

Iragazkiak: Nabarmendu: Begi gorria kendu
Hemen daukagu emaitza. Begi gorriak kendu ditu, baina... irudia hondatu egin da beste puntu batzuetan. Iragazki honek egiten duena zera da: gorrixka bezela detektatzen dituen pixelak ordezkatzen ditu. Adibide honetan gitarraren zati haundi bat gorrixka bezela detektatu egin du, eta lortzen dugun efektua ez da ona.

Ez da hau nahi duguna, beraz Ctrol+Z edo Editatu: Desegin. Eta berriro hasten gara.
Oraingo honetan begiak hautatuko ditugu. Gero iragazkia aplikatuko diogu: Iragazkiak: Nabarmendu: Begi gorria kendu

Orain bai, dagoeneko badaukagu nahi genuena

Hemen daukagu argazkia begi gorririk gabe. Erreza, ezta? Orain fitxategia gorde dezakegu

lunes, 11 de octubre de 2010

GIMP

GIMP

  Gimp-ekin hasiko gara, lehengo ariketa:

Irudi bateko, aukeratzeko dauden forma ezberdinak;

Fondo zuri baten gainean hosto bat daukagu eta fondo zuria kendu nahi diogu, transparente utzi, gero hosto hori beste leku batean itsatsi al izateko. 
Nola egingo dugu? Barita majikoarekin egin ahal dugu, fondoa aukeratu eta inbertitu.
Beste era batzuetara ere egin daiteke, baina kasu honetarako hau da egokiena: http://agagag.blogspot.es/img/1.argazkia.jpg


Hartzen dugu barita, fondo guztia aukeratzen dugu (geruza zuri guztia):

 http://agagag.blogspot.es/img/2.argazkia.jpg

Guk ez dugu aukeratu nahi hori, baizik eta, hostoa. Beraz, inbertitu behar dugu (menua:seleccionar:invertir).
Orain selekzioa (hostoa bakarrik) beste fondo transparente batean itsasten dugu:

http://agagag.blogspot.es/img/3.argazkia$.jpg 

AMAITU DUGU! Orain interesatzen zaizuen formatoan gorde eta listo!
SORTE ON!